XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ur tropikaletako tenperatura diferentziak

Zenbait tropikaldeko kostaldetan, azaleko ur beroaren azpian beste ur hotzagoko geruzak estaltzen dira.

Toki batzutan, 1500 metrotatik azalera bitartean 17ampdeg; C-etako ezberdintasuna soma daiteke.

Ia ia mugarik gabeko masa zabal hauetan askagai dagoen energia izugarria da teorian.

1930.ekoa da lehen saioa eta La Habana-n burutu zen berau. Geroztik ere berritu dira ekintza hauk.

Jarraitzen den zikloa hau da: azaleko ur epela hutsean lurruntzen da.

Lurrun hau, beheko urek hoztutako kondentsatore batek zupatzen du.

Kondentsatorerako bidean bereziki diseinatutako elektra sorkailu baten turbina zeharkatzen du lurrunak.

Indar eragilea azaleko 28ampdeg;C-ko eta kondentsatoreko 8ampdeg;C-ko lurrun presio diferentziak sortzen du.

Herri egokietan, itsas energia termikoaren garrantzia hidroelektrikaren parekoa izan daiteke, errendimendu mailan.

Toki berezien eskezia da halere oztoporik haundiena.

Siberia inguruetan ere atzeman diote bestelako posibilitateren bati.

Siberiako kostaldetan, neguan, 35ampdeg;C edo 40ampdeg;C diferentzia omen dago airea eta izotz geruza azpiko ur artean.

Oraindik espekulazio mailan hitzegin behar da gai honetaz.

Eguzkitiko energiaz

Ikuspuntu tekniko huts batetatik, eguzkitiko energiak nahikoa du bere burua biharko eguneko munduko eskaera energetiko guztiak asetzeko.

1972.ean munduko energia kontsumoa 56x10ampsup12; kwh izan zen: hau da, basamortu batetako 22000 kmampsup2; azalera batetan urte oso batez jasotako eguzki energia.

Hortaz, lurrak absorbatzen duen eguzki irradiazioa munduko energia kontsumoa baino 20000 bider haundiagoa da.

Lurrak, alegia, 18ampsup18; kwh absorbatzen du urtero.

Azpimarra dezagun halere, aurreko konparaketa ez dela guztiz zuzena.

Kontsumoak, berogailu, elektra eragile, garraio... etabar hartzen ditu barne.